20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Lanegunen eta egun baliogabeen 2020ko egutegia

Lakuntzako Udalak, 2019ko abenduaren 30eko osoko bilkuran erabaki zen:

“Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da Lakuntzako Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Onestea Lakuntzako Udalaren bulegoetan 2020an izango diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

–Urtarrilaren 20a: San Saastin (herrian jai).

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a, 25a, 26a: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Abenduaren 24a eta 31 ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik, bulego orokorretako langileentzat eta beste zerbitzuetako langileentzat.

Era berean, baliogabeak izango dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Lakuntzako Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da (217 lan egun), eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

Hirugarrena.–Lakuntzako Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 14:00etara arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Lakuntzako Udalaren iragarki-taulan ere.”

Lakuntzan, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2001181