20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Herri lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea eta baldintzen agiria. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez eta hasiera batean onetsi zuen Itzagaondoko katastroko 6. poligonoko 156. lurzatian herri-lurra okupatzeari buruzko espedientea. Proiektuaren sustatzailea Redes Eléctricas Inteligentes SAU da eta haren helburua da laguntzarako instalazio bat jartzea RLAMT 13,2 KV berriaren barruan, linea hauek ixteko: L-4669-02 Elo-Untziti” eta “L-4230-01 Venta de Judas Loiti”. Halaber, onetsi zituen administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa, jendaurrean egonen dena hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Ardatzen, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2000566