20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Girgillaoko Udalak, 2019eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Udalaren balorazio txostenaren berrikuspen prozedura hastea, balorazio txostenaren proiektua aurkeztuta.

2.–Fco. Javier López de San Román Laño alkatea eta Rubén Senosiáin Urbistondo eta Iñaki Salvador Lázcoz zinegotziak proposatzea, balorazio txostenaren berrikuspenaren tramitazioari segimendu egiteko eratzen den batzorde mistoko udal ordezkari.

3.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluak xedatutakoaren arabera balorazio txostenaren proiektua jendaurrean edukitzea 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Proiektua Udal Idazkaritzan egonen da, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.

Etxarrenen (Girgillao), 2020ko urtarrilaren 14an an.–Alkate udalburua, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2000522