20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

14E/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Kontseilariak emana, zeinaren bitartez hainbat huts zuzenduko baitira abenduaren 30eko 285E/2019 Foru Aginduan. Agindu hori, halaber, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Kontseilariak emana da, eta ikus-entzunezkoak ekoizteko 2020ko laguntzak onesten ditu.

Formazko hainbat hutsegite atzeman dira lehiaketa publiko hau arautzen duten oinarrietako 1., 3., 4. eta 5. eranskinetan (2020ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan, argitaratuak). Hori ikusirik, eta arlo horretan indarrean dagoen legediak aitortzen didan ahalmena baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Ezabatzea ikus-entzunezkoen ekoizpenerako 2020ko laguntzak onesten dituen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Kontseilariaren abenduaren 30eko 285E/2019 Foru Aginduan dauden 1., 3., 4. eta 5. eranskinak.

2. Foru agindu honetan erantsitako lau dokumentuak gehitzea, eta haiek izatea lehiaketaren oinarrietako 1., 3., 4. eta 5. eranskinak.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen www.nafarroa.eus atarian argitaratzea.

4. Eskakizunak aurkezteko epea hamar egun natural gehiagokoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

5. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpen-egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 28an.–Lehendakaritzako, berdintasuneko, funtzio publikoko eta barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

I. ERANSKINA

Ikus-entzunezkoetarako dirulaguntzaren eskaera aurkezteko fitxa.

III. ERANSKINA

Proposaturiko programa bakoitzaren ikus-entzunezko edukiaren memoria deskriptiboa.

IV. ERANSKINA

Proposaturiko programa bakoitzeko giza baliabideen eta baliabide teknikoen memoria deskriptiboa.

V. ERANSKINA

Proposaturiko programa bakoitzaren ekonomia- eta finantzazio-memoria.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2001296