20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Aurrekontuko 01/2020 aldaketa. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2020ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 01/2020 aldaketaren espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Ergoienan, 2020ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2001128