20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2019ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluarekin bat. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 26an.

Ziraukin, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

ERANSKINA

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako langileak

Lanpostuak:

–Funtzionarioak:

Idazkaria (hutsik).

Administrari-ofiziala (hutsik).

Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Lan-kontratudunak:

Administrari laguntzailea (hutsik).

Garbitzailea (lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

Ziraukiko Udaleko langileak

Lanpostuak:

–Lan-kontratudunak:

Lanpostua: Liburuzaina (lanaldi partzialean). Kopurua: 1. Maila: C. Taldeko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15,01. Berariazko betebeharra: elebiduna, B2 euskara maila. Egoera: hutsik.

–Langileen zerrenda:

Izena: Amaia Okariz Ormaetxea. Maila: Lanpost. osag.: Liburuzaina. Bitartekoa, lanaldi partzialekoa, lanpostu hutsa betetzen.

Iragarkiaren kodea: L2000695