20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2020ko prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta kontribuzioak. Onespena

Artazuko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“Lehena.–Prezio publiko, tasa, karga-tasa eta ponderazio-indize hauek zehaztea, udal zergei dagokienez, 2020ko ekitaldirako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27ko karga-tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,50eko karga-tasa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12ko tasa.

Koefizienteak:

  • 0-2 urteak: 0,09.
  • 2. urtea: 0,18.
  • 3. urtea: 0,28.
  • 4. urtea: 0,20.
  • 5-15 urteak: 0,06.
  • 16. urtea: 0,16.
  • 17. urtea: 0,29.
  • 18. urtea: 0,42.
  • 19. urtea: 0,46.
  • 20. urtetik aurrera: 0,55.

HILERRIKO ZERBITZUAK

1.–Ehorzketak:

a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsirik.

b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 225 euro.

–Errautsetarako kutxa edo kutxatila: 125 euro.

–Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.

2.–Hobitik ateratzea:

Ehorzketetarako ezarri den zenbateko bera aplikatuko da.

EZKONTZA ZIBILAK EGITEA

Ezkontza bakoitza: 175 euro.

ADMINISTRAZIOKO TRAMITAZIOAK

Agiriak eman eta tramitatzea

I. epigrafea.–Eskaerak eta agiriak.

a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko: 2 euro.

b) Planoak:

–Artazu herriko plano bakoitzeko: horren kostua.

II. epigrafea.–Ziurtagiriak.

a) Agirien edo datuen gaineko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 2 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 33 euro.

c) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: txostenaren kostua.

d) Artxiboko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 4,50 euro.

e) Katastroko orriak eta lurzati zedulak luzatzea: 2 euro.

Ziurtagiriarekin batera planoak eta/edo fotokopiak badoaz –eginbidetuak nahiz eginbidetu gabeak–, I., III. eta IV. epigrafeetatik dagokien tasa ere eskatuko da.

III. epigrafea.–Fotokopiak.

–DIN A-4 fotokopiak: 0,25 euro.

IV. epigrafea.–Konpultsak.

–Agirien konpultsak, orri bakoitzeko: euro 1.

V. epigrafea.–Inprimakiak.

–TMIZ, EJZ edo katastroan alta edo aldaketa egiteko inprimakiak: euro 1.

VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantza bakoitza: 6 euro.

–Aurrekontu bakoitza: 6 euro.

–Informazioa CDetan: 6 euro.

VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.

–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: txostenaren kostua.

VIII. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.

–Baimen bakoitza: 12 euro.

IX. epigrafea.–Obra-lizentzien espedienteak tramitatzea, baita kanpoko txostenak eskatzen dituztenak ere.

–Obra lizentziak tramitatzeagatik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,3.

–Txosten bakoitza: horren kostua.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

X. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz tramitatzen diren espedienteetan.

Aldizkari ofizialetan iragarkiak argitaratzea: horren kostua.

–Komunikabideetan iragarkiak argitaratzea: horren kostua.

XI. epigrafea.–Alderdi batek eskaturik egiten diren txosten eta kontsultak, kanpora ateratako zerbitzuek emanak edo ebatziak.

–Txosten bakoitza: horren kostua.

–Kontsulta bakoitza: horren kostua.

UDAL IGERILEKUETAKO PREZIOAK

Udako denboraldirako tasak:

–18 urtetik gorakoak: 67 euro.

–11 urtetik 17ra bitarte: 56 euro.

–3 urtetik 10era bitarte: 46 euro.

–65 urtetik gorakoak: 46 euro.

Sarrera egun osorako:

–18 urtetik gorakoak: 7 euro.

–11 urtetik 17ra bitarte: 6 euro.

–3 urtetik 10era bitarte: 4,50 euro.

Astebeterako sarrera:

–18 urtetik gorakoak: 25 euro.

–11 urtetik 17ra bitarte: 21 euro.

–3 urtetik 10era bitarte: 17 euro.

Igerilekuetan egun erdiz baizik ez sartzeko:

–18 urtetik gorakoak: 4 euro.

–11 urtetik 17ra bitarte: 3,50 euro.

–3 urtetik 10era bitarte: 2,50 euro.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.”

Artazun, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1916605