20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, azaroaren 8ko 178/2019 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2020ko BERDINNA Sariaren deialdia egin eta hura emateko oinarriak ezarri ziren.

2019ko azaroaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen azaroaren 8ko 178/2019 Foru Agindua, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2020ko BERDINNA Sariaren deialdia egin eta hura emateko oinarriak ezarri zituena. Haren 7.1 apartatuan epaimahaiaren osaera ezarri zen.

Ohiz kanpoko arrazoiengatik beharrezkoa da epaimahaiko hiru kide aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak urtarrilaren 10eko 1/2018 Foru Dekretuari dagokionez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Azaroaren 8ko 178/2019 Foru Agindua aldatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2020ko BERDINNA Sariaren deialdia egin eta hura emateko oinarriak ezarri zituena. Haren 7.1 apartatua honela geldituko da:

Sariaren epaimahaia honako pertsona hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria.

–Buruordea: Eva Istúriz García andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Epaimahaikideak:

  • María Ángeles García Briñol andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzaren titularra.
  • Carmen Goñi Landívar andrea, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren izenean.
  • Clotilde García García andrea, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren izenean.
  • Mario Fabo Calero jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren izenean.
  • Ana Berrade Adot andrea, Colectivo Alaiz elkartearen izenean, entitate horri eman baitzitzaion 2019ko Berdinna Saria.

–Idazkaria: Marina Malvido Goñi andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Atal Juridikoko Burutzaren titularra.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau igortzea epaimahaiko kide guztiei, sarirako hautagaiei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2000828