20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera, Artatzako kanpaleku turistikoa handitzeko orain aurkeztu den exekuzio proiektuari buruzkoa. Informazio publikoa

Joseba Ossa Altzibarrek, Bakun SL ordezkatuz, eskatu dio Udal honi jarduera sailkatuko nahitaezko udal lizentzia Artaza-Urederra kanpaleku turistikoa handitzeko. Obra hauek eginen dira: 193. lurzatiko D azpieremuaren urbanizazioa (5.422 m²) autokarabanak jartzeko eta 8 bungalow eraikitzeko (7, 193. lurzatiko D azpieremuan eta 1, 261. lurzatian, oraingo moduluen ondoan, gehi komun osagarrietarako eraikin bat, 193. lurzatiko D azpieremuan). Kanpalekua Ameskoabarrengo udal-mugartean dago.

Jendaurrean jartzen da abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betetzeko (horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko erregelamendua) eta jarduerako lizentziaren aurreko “Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurretiko txostena behar duen jarduera sailkaturako udal lizentziaren prozeduraren” espedientea gauzatzeko, ezarri nahi den jarduerak ukitzen dituela uste dutenek behar diren oharpenak egin ahal ditzaten, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2001042