20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betez, aditzera ematen da udal bulegoetan ikusgai egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Alai Termoformados SLU. Jarduera: plastikoa biltegiratu eta moldekatzeko industria nabea. Kokalekua: 1235. lurzatia, 4. poligonoa (Isasia industrialdea, D kalea, 12).

Altsasun, 2020ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2000360