20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Adiosko Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2019ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eta eranskinean ematen da zehaztuta.

Adiosen, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

ERANSKINA

2020ko plantilla organikoa

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak ematen dituen langileria zerbitzuak:

Idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

Kontu-hartzailea. Maila: C. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Administraria. Maila: C (C mailan integratua, Enplegu publikoa hobetzeko akordioaren ondorioz). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Iragarkiaren kodea: L2000510