20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

8/2019 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Abaurregainan goi tentsioko instalazio elektriko bat gauzatzeko.

2019ko abuztuaren 23an, Electra Saltea SLk, Electra Saltea SL ordezkatuz, honako instalazio elektriko hau gauzatzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen:

–Eskatzailea: Electra Saltea SL.

–Espedientea: SAT11016.

–Instalazioaren kokalekua: Abaurregaina.

–Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Abaurrea-Erremendia” izeneko 13,2 kV-eko linea elektrikoaren saihesbidea, 67 zenbakiko eta 75 zenbakiko euskarrien artean.

–Aurrekontua: 121.303,00 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, proiektua jendaurrean jarri zen, horren iragarkia 2019ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4koan, argitaratu baitzen. Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.

Halaber, proiektuaren kopia bana igorri zitzaien Abaurregaineko Udalari eta Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeari.

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak eskabide bat igorri zuen 2019ko azaroaren 25ean. Bertan azaldutakoaren arabera, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko urriaren 22an egin bilkuran, Erremendiko herri-lurren okupaziorako eta zortasunerako baldintza-agiria onetsi zuen, Electra Saltea SLren alde.

Abaurregaineko Udalak eskabide bat igorri zuen 2019ko abenduaren 2an. Bertan azaldutakoaren arabera, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaerarekin ados dagoela adierazten du Osoko Bilkurak, aho batez, ukitutako jabe guztiek sinatutako hitzarmena egiaztatuta.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 233E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion aipatu proiektuari.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Electra Saltea SLri administrazio baimena ematea aipatu instalaziorako.

2. Instalazio hori gauzatzeko aurkeztutako proiektua, Mikel Huarte Goñi industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabeteko epea ematen zaio obrak egiteko.

3. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

5. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen dira, alde batera utzi gabe instalazioaren eskatzaileak hori gauzatzeko lortu beharreko kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

6. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Electra Saltea SLri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

8. Ebazpen hau Abaurregaineko Udalari eta Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F1916383