20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

6/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Itzagaondoko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2019ko urriaren 4an, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, aurretiazko baimen administratiboa emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko baimen administratiboa eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ere instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11025 (Erref.: 2019-056 obra 100725719 Hemag.).

–Instalazioaren kokalekua: Itzagaondoko udal-mugartea.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “L-4669-05 Elo-Untzitibar” eta “L-4230-01 Judasen Benta-Loiti” aireko lineak lotzea Itzagaondoan (100-AL1/17-STA eroalearen 2.583 metro berri eta LA-56 eroalearen 722 metro berriz tenkatzea).

–Aurrekontua: 67.859,10 euro.

I.–JENDAURREAN JARTZEA

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2019ko urriaren 22ko Diario de Navarran eta egun bereko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Itzagaondoko Udalari bidali zitzaizkion, jendaurrean jar zitzan.

Ez da alegaziorik jaso.

Separata bidali zitzaion Itzagaondoko Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko urriaren 8ko eta azaroaren 6ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

II.–UKITUTAKO ERAKUNDEAK ETA ENPRESAK

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko urriaren 8ko eta azaroaren 6ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Separata bidali zitzaion Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko urriaren 8ko eta azaroaren 6ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean jasota dago maiatzaren 23ko 141E/2019 Ebazpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiarena, proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazioari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazioa egiteko aurkeztutako proiektua, Pedro Cotero Alonso industria ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Itzagaondoko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2000366