20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

223/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, besteak beste, partaidetza sozialaren printzipio zuzentzailea biltzen du, eta horren adierazpen organikoa Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua da, maiatzaren 13ko 213/2011 Foru Dekretuaren bidez erregulatua dagoena.

Bestalde, parlamentuko taldeetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-egituran eta Eskubide Sozialetako Departamentuan berean izandako aldaketak direla-eta, beharrezkoa da kide berriak izendatzea.

Horrenbestez, maiatzaren 13ko 213/2011 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Maiatzaren 13ko 213/2011 Foru Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularra izanen da Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko burua.

2. Kide hauek izendatzea Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluan:

–Nafarroako Gobernuko departamentuak ordezkatuz:

  • Nerea Álvarez Arruti andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea.
  • Carlos Artuondo Purroy jauna, Osasuneko zuzendari nagusia.
  • Andrés Carbonero Martínez jauna, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia.
  • Javier Marticorena Chapa jauna, Kontu-hartze eta Kontabilitateko zuzendari nagusia.
  • José Fermín Olabe Velasco jauna, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendaria.
  • María Mercedes Rodrigo Solanas andrea, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.
  • Tomás Rodríguez Garraza jauna, Lanbide Heziketako zuzendari nagusia.
  • Patricia Ruiz de Irizar andrea, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.

–Parlamentuko taldeak ordezkatuz:

  • Marta Álvarez Alonso andrea, Navarra Suma parlamentuko taldea ordezkatuz.
  • Isabel Aranburu Bergua andrea, Geroa Bai parlamentuko taldea ordezkatuz.
  • Ainhoa Aznárez Igarza andrea, Podemos-Ahal Dugu parlamentuko taldea ordezkatuz.
  • Carlos Guzmán Pérez jauna, Izquierda-Ezkerra parlamentuko taldea ordezkatuz.
  • Nuria Medina Santos andrea, Nafarroako Alderdi Sozialista parlamentuko taldea ordezkatuz.
  • Patricia Perales Hurtado andrea, EH Bildu parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Toki entitateak ordezkatuz:

  • María Caballero Martínez andrea, Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Komunitate Ekintzako zinegotzia.
  • Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) ordezkaria.
  • Juan Jesús Echaide Baigorri jauna, NUKFko teknikaria.

–Unibertsitateak ordezkatuz:

  • Alicia Chicarro Lázaro andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Arloko zuzendaria.
  • Paula Salvador García andrea, Tantakako Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako arloko arduraduna, Nafarroako Unibertsitatea ordezkatuz.

–Gizarte eragileak ordezkatuz:

  • Argia Aldaya Salaberri andrea, Nafarroako CCOO sindikatua ordezkatuz.
  • Mikel Berraondo jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa ordezkatuz.
  • José Miguel Montes jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa ordezkatuz.
  • M. Soledad Vicente Yoldi andrea, Nafarroako UGT ordezkatuz.

–GGKEak ordezkatuz:

  • Jesús Blanco González jauna, Proclade Yanapayko kidea.
  • Diego de Paz Ballesteros jauna, Medicus Mundiko kidea.
  • Juan María Erice jauna, Oxfam Intermoneko kidea.
  • Laura Irurzun Urdiain andrea, Madre Corajeko kidea.
  • Diana Lazkano Mayor andrea, Rinaldi Fundazioko kidea, Nafarroako GGKE-en Koordinakundea ordezkatuz.
  • Celia Pinedo Pardo andrea, Nafarroako GGKE-en Koordinakundeko burua eta FABRE fundazioko kidea.

3. Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko idazkari izendatzea Inés Jiménez Muro andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

4. Indarrik gabe uztea Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 5eko 63/2016 Foru Agindua, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatzen zituena.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 26an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M. Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2000163