198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

“Lastai” U.C.10.B unitatearen kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko abuztuaren 24ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Altsasuko Udal Planeko “Lastai” U.C.10.B unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena, Desarrollos Energéticos del Norte SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009657