198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

192/2020 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin.

2020ko maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitarte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

Sanferminak ezagutu eta hedatzeko elkartea

San Fermin kontakizun laburren nazioarteko lehiaketa

Piedramillerako Natibitatearen parrokia

Piedramillerako elizaren nabe nagusiaren teilatua zaharberritzea

Navarra Cultural fundazioa

Cintruenigori buruzko ikerketa historikoa 2020

1978 Kooperatiba SCI S

Katakraken kultur jardueren urteko programazioa

“Navarjota” Nafarroako Jotaren Elkartea

San Fermin Aldapako-San Fermin Txiki Nafarroako Jotaren Topagunea

Raquel Idoate Ancín

Fort familia: Elizondotik Ameriketara XIX. mendean.

Agoizko San Migel parrokia

Agoizko San Migel elizako portada zaharberritzea

Nafarroako Topagunea (Topagunea: Euskara Elkarteen Federazioa)

Euskaltzaleak Ahalduntzen, Euskal Kulturan Eta Hizkuntzan

Donald Francisco Navas Zeledón

“El Secreto de Martín” dokumentala

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

Tudela-Cultura Tokiko Enpresa Entitate Publikoa

Tuterako Udalaren / Tudela-Cultura enpresa-entitate publikoaren urteko kultur programa

Producciones Nebulosas kultur elkartea

Pim Pam Ville jaialdia

Kontalariak elkartea

BRIF, BRAF, BRUF (Haur literaturaren eta ilustrazioaren jaialdia)

Arguedasko parrokia

Dorrea zaharberritzea eta finkatzea

Egin ondoren Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan. 77/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi zen kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua.

Eskaerak baloratu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2020ko abuztuaren 5ean, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoarekin, hala hartuak izatea merezi dutenez legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz.

Ereduko programak interes sozialekotzat deklaratzeko proposamen batzuei dagokienez, zehazki 1978 Kooperatiba SCISek, Navarjota Nafarroako Jotaren Elkarteak eta Kontalariak elkarteak aurkeztutakoei dagokienez, uste da gehiago zehaztu behar direla eskatutako ereduko programako jarduerak, hurrengo urteetan garatu beharrekoak; beraz, ez da bidezkoa aurkeztutako proiektua ereduko programa deklaratzea, eta bai interes sozialekoa, betiere 2021eko abenduaren 31ko bukaera datarekin.

Nafarroako Topaguneak aurkeztutako eskaeraren kasuan, izena baitu “Euskaltzaleak Ahalduntzen, Euskal Kulturan Eta Hizkuntzan”, proiektuaren zati bat ez da interes sozialekotzat deklaratuko, hain zuzen ere aurkeztutako memoriaren 4., 5. eta 6. apartatuetan sartutako zatia; izan ere, proiektua, oro har, kulturala bada ere, uste da alderdi batzuetan helburu nagusia jolasa eta festa dela.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin eta kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamenduan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2021eko abenduaren 31ko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. Pertsona eta entitate onuradunek “Mecna zigilua” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

9. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Foru Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Piedramillerako Natibitatearen parrokia

Piedramillerako elizaren nabe nagusiaren teilatua zaharberritzea

2021/4/30

Navarra Cultural fundazioa

Cintruenigori buruzko ikerketa historikoa 2020

2020/12/31

Raquel Idoate Ancín

Fort familia: Elizondotik Ameriketara XIX. mendean.

2020/12/31

Agoizko San Migel parrokia

Agoizko San Migel elizako portada zaharberritzea

2020/12/31

Donald Francisco Navas Zeledón

“El Secreto de Martín” dokumentala

2021/4/30

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

2021/7/1

Producciones Nebulosas kultur elkartea

Pim Pam Ville jaialdia

2020/9/5

Arguedasko parrokia

Dorrea zaharberritzea eta finkatzea

2025/6/30

II. eranskina

Kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Sanferminak ezagutu eta hedatzeko elkartea

San Fermin kontakizun laburren nazioarteko lehiaketa

2025/5/1

Nafarroako Topagunea (Topagunea: Euskara Elkarteen Federazioa)

Euskaltzaleak Ahalduntzen, Euskal Kulturan Eta Hizkuntzan*

2024/12/31

Tudela-Cultura Tokiko Enpresa Entitate Publikoa

Tuterako Udalaren / Tudela-Cultura enpresa-entitate publikoaren urteko kultur programa

2025/6/30

(*) Nafarroako Topaguneak aurkeztutako proiektuaren kasuan, izena baitu “Euskaltzaleak Ahalduntzen, Euskal Kulturan Eta Hizkuntzan”, ez da interes sozialekotzat deklaratuko proiektuaren zati bat, hain zuzen ere aurkeztutako memoriaren 4., 5. eta 6. apartatuetan sartutakoa.

III. eranskina

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

1978 Kooperatiba SCI S

Katakraken kultur jardueren urteko programazioa

2021/12/31

“Navarjota” Nafarroako Jotaren Elkartea

San Fermin Aldapako-San Fermin Txiki Nafarroako Jotaren Topagunea

2021/12/31

Kontalariak elkartea

BRIF, BRAF, BRUF (Haur literaturaren eta ilustrazioaren jaialdia)

2021/12/31

Iragarkiaren kodea: F2008909