198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

747/2020 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 11ko 533/2020 Ebazpena, Ordainketa Berdearen eta Oinarrizko Ordainketaren laguntza handitu baita 9.295 titularrentzat. Ordaindu beharreko zenbatekoa 240.097,92 euro dira. 6.652 titularri diziplina finantzarioaren itzulketa emateko eta ordaintzeko ebazpena, 2019ko kanpainako ordainketekin, guztira 1.179.686,03 euroko balioaz. Ordaindu beharreko zenbatekoa 3.269,49 euro dira.

82/2019 Foru Agindua, apirilaren 11koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 533/2020 Ebazpenaren bidez, azalerarako eta abeltzaintzarako 2019ko zuzeneko laguntzak eman eta ukatu ziren, 12.653 titularrentzat, guztira 100.063.503,86 euroko zenbatekoarekin.

Ebazpen hori onetsi ondoren, NBEFeko buruak jakinarazi zuen, 2020ko uztailaren 23an, behin betiko koefizientearen balioa aldatu zela, zeina erabiltzen baita klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako (Ordainketa Berdea); izan ere, balio hori %51,593515etik %52,008714ra igo da. Horrenbestez, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan jasotako espedienteetarako, proposatu da ordainketa osagarriak egitea, Ordainketa Berdearen behin betiko koefizientea igo denez gero.

NBEFeko buruak 2019ko azaroaren 20an emandako ebazpenaren bidez, 2020ko ekitaldi finantzarioko diziplina finantzarioaren itzulketa tasa bat ezarri zen, aplikatu beharrekoa 2019ko abenduaren 1etik aurrera egin beharreko 2.000 eurotik gorako ordainketei, 2019ko ekitaldi finantzarioan (2018ko kanpaina) diziplina finantzarioaren murrizketari loturik dauden onuradunentzat. Murrizketa hori %1,40koa da. Ebazpen hori baino lehen, 6.652 titularri ordaindu zitzaien guztira 1.176.380,47 euroko zenbatekoa, diziplina finantzarioaren itzulketa gisa.

Ikusirik Etekinetarako Laguntzen Atalaren txostena zeinetan jasotzen baitira egindako kontrolak, ordainketarako baliozkotutako azalerak eta kalkulatutako zenbatekoak, azalerarako eta abeltzaintzarako 2019ko zuzeneko laguntzen eskaerei dagozkienak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, 9.295 titularrentzat, zeinak 2019ko Ordainketa Berdearen laguntzaren onuradun baitira, ekainaren 11ko 533/2020 Ebazpena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiarena, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako 2019ko ordainketa (Ordainketa Berdea) onartzeari dagokionez, eta emanen diren zenbateko berriak onestea.

2. Ordaintzea 9.295 titularrei, zeinak 2019ko Ordainketa Berdearen laguntzaren onuradun baitira, 240.097,92 euro guztira, 2018ko Ordainketa Berdearen koefizientea igo denez gero; ordainketa Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren kargura (NBEUF) izanen da.

3. Onartzea 2019an diziplina finantzarioaren koefizientea aplikatu zaien 6.652 titularrei 2019ko ekitaldi finantzarioko diziplina finantzarioaren itzulketari dagozkion ordainketa zenbatekoak, aplikatu beharrekoak 2019ko abenduaren 1etik aurrera egin beharreko 2.000 eurotik gorako ordainketei; guztira 1.179.686,03 euro izanen dira.

4. Ordaintzea 2019an diziplina finantzarioaren koefizientea aplikatu zaien 6.626 titularrei 3.269,49 euro guztira, diziplina finantzarioaren itzulketa gisa, 2019ko Ordainketa Berdearen koefizientea igo denez gero; ordainketa Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura izanen da.

5. Ebazpen hau igortzea Etekinetarako Laguntzen Atalera, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegora.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz; halaber, https://pac.navarra.es/SgaGpi/portal/seleccionar.action webgunean ere kontsultatzen ahalko da, SGA aplikazioaren bidez.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, bertan zenbakia adierazita.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 11n.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2009538