198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia U2.8-2.1, U2.8-2.2 eta U2.8-3C lurzatietan, Queiles sektorean: Narangel etorbidea, Poetas pasealekua eta Merindades etorbidea. Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Hiri Jarduketarako Plan Berezia, lurzatien eraikuntza tipologia aldatzekoa, Ugarpea SLk sustatua, Renato Alegría Moracho arkitektoak idatzitako proposamenaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Nafarroan argitaratzen diren egunkariak, Udalaren iragarki-taula eta www.tudela.es webgunea.

Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro Orokorraren bitartez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko abuztuaren 24an.–Lurralde Antolamenduaren Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2009625