198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala, Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrarena, AG1 “Las Labradas” eremuan. Jendaurreko informazioa

Tuterako Udalak, 2020ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuterako HAPOren aldaketa puntuala AG1 “Las Labradas” eremuan. AN Sociedad Cooperativak sustatu du aldaketa, oinarri hartuta Sergio Murillo Saldias arkitektoak eta Aitor Otazu Vega abokatuak 2020ko ekainean prestatutako proiektua.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Udalaren iragarki-taulan eta www.tudela.es web-orrian.

Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro Orokorraren bitartez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2008657