198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herri-lurren desafektazioa, 4-157-A lurzatian

Udalak, 2020ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Ingeteam Power Thecnolgy SAk eskatutako herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko 4-157-A herri-lurzatian enpresaren hornidura elektrikoa handitzeko xedez linea elektrikoko bi zutoin instalatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Sesman, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2009530