198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Herri-lurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko. La Fuente alderdia

Erromantzatuko Udalak, 2020ko abuztuaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 9. poligonoko 70. herri-lurzatiaren 133,80 m² desafektatzea (La Fuente alderdia), gero honekin trukaketa egiteko: 9. poligonoko 69. lurzatiaren, C azpilurzatiaren 137,60m²-rekin (La Fuente alderdia). Azken horiek Inmaculada, Luis eta Miguel Juan Rodrigo Solarenak dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Herriko Etxeko udal bulegoetan (Domeñu), epe horren barrenean herritarrek azter dezaten eta erreklamazioak edo alegazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatuarekin.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Erromantzatuan, 2020ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2009563