198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Herri-lurren desafektazioa Planhermosa alderdian. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko abuztuaren 20an egin osoko bilkura berezian, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

1. Hasiera batez onestea herri-lurretako 264,15 hektarearen desafektazioa Planhermosa alderdian, haren erabilera 30 urtez lagatzeko Solarig Global Services SA enpresari, jarduketak udalerriarentzat interes publiko nabarmena duela iritzita, helburu baitu planta fotovoltaiko bat ezartzea, energia elektrikoa ekoizteko (enpresaren helbidea: Partenoiaren etorbidea 10, 1. solairua, Madril; Identifikazio Fiskaleko Kodea: A42213793).

2. Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Foru dekretu baten bidez onets dadin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2020ko abuztuaren 20an.–Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2009568