198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Akats zuzenketa, hirigintza-kudeaketako hitzarmenaren hasierako onespenaren iragarkian

2020ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 20koan, argitaratu zen iragarkia hasiera batez onesteko kudeaketako hirigintza-hitzarmena Uharteko 1. poligonoko 1311. lurzatian, Mecanizados y Rectificados Casadok sustatua. Iragarkiaren izenburuan akatsa badela ikusi da, haren “behin betiko” onespena aipatzen baitu.

Hortaz, jasota geratzen da Alkatetzaren 2020-0477 zenbakiko Ebazpenaren bidez, 2020ko abuztuaren 4an, egindako onespena hasiera bateko onespena dela (eta ez behin betikoa).

Horrekin guztiarekin, eta dagokion jendaurreko informaziorako epeari eusteko, jakinarazten da 20 egun balioduneko epea zenbatuko dela akatsen zuzenketa hau argitaratzen denetik hasita.

Uharten, 2020ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2009547