198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko AR-1 banaketa eremuko S-1 sektorearen plan partziala. Hasierako onespena

Tokiko gobernu batzarrak, 2020ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea plan partziala, Udal Plan Orokorreko AR-1 banaketa eremuko S-1 sektorearena (S1, SGD-12, SLZV-3, SLZV-4, SLV-5 eta SLV-6), Udalak berak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 152. artikuluetan xedatutakoarekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Lizarran, 2020ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2009584