198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko AR1 banaketa eremuko S-1 sektorearen birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea birpartzelazio proiektua, Udal Plan Orokorreko AR1 banaketa eremuko S-1 sektorearena (S1, SGD-12, SLZV-3, SLZV-4, SLV-5 eta SLV-6), Udalak berak sustatua.

Bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) eta harekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoa, jendaurreko epea zabaltzen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2020ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2009583