198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Herri-lurraren kalifikazio juridikoa aldatzea Arkolatz parajean, 2. poligonoko 3. eta 7. lurzatietan, bide bat egiteko behar den azaleran. Hasierako onespena

Eratsungo Udalak, 2020ko abuztuaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea herri-lurraren kalifikazio juridikoa aldatzea Arkolatz parajean, 2. poligonoko 3. eta 7. lurzatietan, 350 metro luzerako bide bat egiteko behar den azaleran; azalera hori Eratsungo Udalaren jabari publikoko ondasuntzat hartuko da.

Aipatu lursailek ez dute galdu Eratsungo Udalaren titulartasuna, baina jabari publikoko ondasun bihurtu dira (bide publikoa).

2.–Hasiera batez onestea aldaketa bide-azaleraren kalifikazio juridikoan, aurreko atalean aipatu egin beharreko bide berriak ordeztuko duena, herri-lur izatera igaro dadin.

3.–Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea jendaurrean egotea, hilabetez, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarrita. Epe horretan aurkezten ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak.

Jendaurreko epea haren kontrako inolako erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Eratsunen, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2009804