198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

UC-17an finkak normalizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko abuztuaren 19an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea finkak normalizatzeko proiektua, Doneztebeko 17. bizikidetza-unitatean dagoen 2. poligonoko 593, 594, 595, 596, 597, 598 y 599. lurzatietarako, Joseba Belarra Tellechea jaunak, Luis M.ª Belarra Tellechea jaunak eta Lazaro Belarra Tellechea jaunak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Donezteben, 2020ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2009582