198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 787., 788. eta 878. lurzatietarako. Hasierako onespena

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko abuztuaren 20an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udalaren eta Allotarra nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko elkartearen artekoa katastroko 3. poligonoko 787., 788. eta 878. lurzatien esparruan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Deikaztelun, 2020ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2009552