198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Herri-lurrak desafektatzea haien erabilera lagatzeko Solen Energía Navarra SLri, eguzki-parke fotovoltaikoa ezar dezan Cascanten. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea lurren 929.618,88 m²-ko desafektazioa; horietatik 903.316,59 herri-lurrak dira, eta 26.301,29, berriz, bide-lur izateko dira, haien erabilera lagatzeko Solen Energía Navarra SL enpresari, Sasillo eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezar dezan.

2.–Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik nahiz erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, dagokion foru dekretuaren bidez onesteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2020ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2009781