198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Osasuneko kontseilariak eta Kultura eta Kiroleko kontseilariak 2020ko ekainaren 24an hartutako Erabakia. Haren bidez, batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza bat eman diezaien toki-erakundeei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2020ko ekitaldian.

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuarekin, Osasuneko kontseilariaren eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren 2020ko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez batera baimendu zen Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza bat eman diezaien toki-erakundeei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2020ko ekitaldian.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Osasuneko kontseilariaren eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren 2020ko ekainaren 24ko Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza bat eman diezaien toki-erakundeei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2020ko ekitaldian. Foru agindu honen eranskin gisa argitaratzen da erabaki hori.

2. Foru agindu hau igortzea Osasun Publikoaren Institutura, Nafarroako Kirolaren Institutura, Osasun Departamentuko eta Kultura eta Kiroleko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 5ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUAREN ETA OSASUN DEPARTAMENTUAREN ARTEKO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BATERA BAIMENTZEN BAITA NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTUARI KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA, DIRULAGUNTZA BAT EMAN DIEZAIEN TOKI-ERAKUNDEEI, 2016-2020 ALDIKO OSASUN PUBLIKOAREN PLANEAN SARTUTAKO ARIKETA FISIKOA SUSTA DEZATEN 2020KO EKITALDIAN

Iruñean, 2020ko ekainaren 24an.–Alde batetik, Rebeca Esnaola Bermejok, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroleko kontseilariak, eta, bestetik, Santos Indurain Ordunak, Osasuneko kontseilariak,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa:

Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomo bat da, Kultura eta Kirol Departamentuari atxikia (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren 3.2 artikulua).

Azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutua Nafarroako Kirol Institutu bihurtzen duenak eta haren estatutuak onesten dituenak, ezartzen ditu bere Kirolaren Zuzendariordetzari esleitutako eginkizunen artean, honako hauek: batetik, toki-erakundeei aholku ematea eta haiekin elkarlanean aritzea kirolaren eta jarduera fisikoaren arloetan, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko tresnak baitira; eta, bestetik, kirol jarduera sustatzea laguntzak eta dirulaguntzak emanez.

Bestalde, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak Osasuneko Zuzendaritza Nagusiari eskumena esleitzen dio prestakuntzaren eta ikerketaren arloko eta, oro har, osasunarekin lotutako gaien arloko laguntzak eta dirulaguntzak deitzeko, emateko eta kudeatzeko. Era berean, urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 22.j) artikuluak (foru dekretu horren bidez aldatu baitzen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena) esleitzen dio osasuna sustatzeko arloan eta osasun-hezkuntzaren arloan ezartzen diren planak eta programak planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko eskumena ere, barrenean sartuta osasuneko informazio-, komunikazio- eta gizarte-ekintzako estrategiak, eta neurri teknikoak, politikoak eta ekonomikoak, bai eta bere eskumenekoak diren dirulaguntzen kudeaketa ere.

Bigarrena:

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

  • 520001-51200-4609-313904 “Dirulaguntzak, udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko” izeneko partida, 50.000 euroko kreditua duena.

–Kultura eta Kirol Departamentua:

  • A50002-A5110-4609-336100 “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko partida, 362.000 euroko kreditua duena.

Hirugarrena:

Jarduera fisikoa da gaur egungo morbimortalitate-kargarekin lotuta dagoen faktore garrantzitsuetako bat. Lau gaixotasun kroniko nagusiak prebenitzeko 4X4 Estrategiaren barnean ageri diren lau arrisku faktoreetako bat da (besteak dira elikadura desorekatua, tabakismoa eta alkohol gehiegi edatea).

Ariketa fisikoa sustatzea da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako proiektuetako bat, eta nabarmendutako proiektu estrategiekoetako bat ere bai, eta artikulatua dago Zahartzaro Aktibo eta Osasungarriaren Estrategiarekin eta udal-entitateekin sustatu beharreko ariketa fisikoarekin.

Jarduera eta ariketa fisikoa tokian-tokian sustatzea da tresna erabilgarrienetako bat eskaintza biztanleriaren osasun-beharretara egokitzen laguntzeko, ariketa fisikoan inplikatutako eremuetako baliabideak koordinatzen laguntzeko, eta ariketa fisikoa eginez eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Nafarroako Kirolaren Institutuaren jarduketen artean daude toki erakundeen bidez, bai eta kirola sustatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko helburu nagusia duten beste erakunde batzuen bidez ere, gorputz eta kirol jardueretako proiektuen antolaketa bultzatu eta sustatzeko laguntzak ere.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea baimentzea, dirulaguntza bat eman diezaien toki entitateei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2020ko ekitaldian.

Bigarrena.–Esleipenak urtebeteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

–Osasun Departamentua:

  • 520001-51200-4609-313904 “Dirulaguntzak, udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko” izeneko partida, 50.000 euroko kreditua duena.

–Kultura eta Kirol Departamentua

  • A50002-A5110-4609-336100 “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko partida, 362.000 euroko kreditua duena.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura, Nafarroako Kirolaren Institutura, Osasun Departamentuko eta Kultura eta Kirol Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eta Erabaki honen edukiarekin ados daudela erakusteko, bi aldeek sinatu dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Indurain Orduna.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2008863