2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOÑERRI
Usategiak enkantean, Azantzan
Goñerriko Udalak enkante publikoa eginen du, ahozko prozeduraren bidez, uso-ehizarako postuak errentan emateko, Azantzan, 2020-2024 denboraldian. Hona hemen:
Lehen lotea.–1. postua, 700 euro (%21eko BEZa kanpo), denboraldiko.
Bigarren lotea.–2. postua, 700 euro (%21eko BEZa kanpo), denboraldiko.
Hirugarren lotea.–3. postua, 700 euro (%21eko BEZa kanpo), denboraldiko.
Laugarren lotea.–4. postua, 700 euro (%21eko BEZa kanpo), denboraldiko.
Bosgarren lotea.–4. postua, 700 euro (%21eko BEZa kanpo), denboraldiko.
Seigarren lotea.–6. postua, 700 euro (%21eko BEZa kanpo), denboraldiko.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren %5 utzi beharko dute aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa, Rural Kutxako kontu honetan: ES26 3008 0072 7335 55491327.
Lehen enkantea Goñerriko udaletxean eginen da, 2020ko irailaren 21ean, 19:00etan.
Esleipen hauek zuzentzen dituzten baldintzak 2020ko abuztuaren 3an egindako osoko bilkuran onetsi zituen Goñerriko Udalak, eta baldintza-agiria jendearen eskura dago Goñerriko Udalaren Idazkaritzan.
Aizpunen (Goñerri), 2020ko abuztuaren 24an.–Alkate udalburua, Gumersindo Indurain.
Iragarkiaren kodea: L2009809