197. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

2020ko abuztuaren 27an, Baztango Udaleko alkate udalburuak 265/2020 zenbakidun ebazpena eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44., 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal-mugartetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Xabier Maia Etxeberria jauna eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2020ko abuztuaren 28tik irailaren 6ra arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2009884