196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 6ko 198E/2020 Foru Aginduaren aurkako 218/2020 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez ezetsi ziren auzi-jartzaileek jarritako gora jotzeko errekurtso hauek: batetik, beren seme-alabak Mendigorriko Julián María Espinal Olcoz HLHIPan D ereduan aurrematrikulatuen zerrendan ez onartzearen eta, hortaz, ikastetxe eta hizkuntza-eredu horretan matrikulatzea ukatzearen aurkako gora jotzeko errekurtsoa, eta bestetik, uztailaren 3ko 80/19 Foru Dekretuaren aurkako zeharkako errekurtsoa, ikastetxe horren aurreikuspenari dagokionez.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren 2020ko abuztuaren 13ko ofizioaren bidez, agindu da 218/2020 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzea eta administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Prozedura hori Ignacio Goñi Zuñiga eta Yara Vidart Yoldi jaun-andreek, María Andión Fernández González eta Francisco Javier Yoldi Arbizu jaun-andreek eta José Javier Telletxea Iribarren eta Maite Otazu Irurzun jaun-andreek sustatu zuten, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 6ko 198E/2020 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez auzi-jartzaileek jarritako gora jotzeko errekurtso hauek ezetsi baitziren: batetik, beren seme-alabak Mendigorriko Julián María Espinal Olcoz HLHIPan D ereduan aurrematrikulatuen zerrendan ez onartzearen eta, hortaz, ikastetxe eta hizkuntza-eredu horretan matrikulatzea ukatzearen aurkako gora jotzeko errekurtsoa, eta bestetik, uztailaren 3ko 80/19 Foru Dekretuaren aurkako zeharkako errekurtsoa, ikastetxe horren aurreikuspenari dagokionez.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 20an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2009551