2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko ekainaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Erabakia 2020ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 1ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ordenantzaren 3. artikuluan, honako hau dioen tokian:
3) Familia-unitatearen hilabeteko diru-sarrerek, guztira, ondoko muga hauek ez gainditzea:
FAMILIA-UNITATEKO KIDEEN KOPURUA | GEHIENEKO DIRU-SARRERAK |
1 | 600,00 euro |
2 | 810,00 euro |
3 | 960,00 euro |
4 | 1.050,00 euro |
5 | 1.140,00 euro |
6 edo gehiago | 1.200,00 euro |
Honela behar du:
3) Familia-unitatearen hilabeteko diru-sarrerek, guztira, ondoko muga hauek ez gainditzea:
FAMILIA-UNITATEKO KIDEEN KOPURUA | GEHIENEKO DIRU-SARRERAK |
1 | 636,73 euro |
2 | 859,58 euro |
3 | 1.018,75 euro |
4 | 1.114,27 euro |
5 | 1.209,77 euro |
6 edo gehiago | 1.273,44 euro |
Donezteben, 2020ko abuztuaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2009594