196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ukarko Udalak, 2020ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aurrekontu-aldaketa, Herriko eremuak egokitzea (TIP Jendegabetzea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Ukarren, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2009368