196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 28an, 7/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 7/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–Aparteko kreditua.

23180 4800003. Adingabeak zaintzeko kontrataziorako laguntzak, 3.000,00 euro.

33400 4800000. Udalekuetarako dirulaguntzak, 3.000,00 euro.

23180 1310000. COVID-19 haurtzaro eta udako proiektuko langileak, 3.800,00 euro.

23180 1600000. COVID-19 haurtzaro eta udako proiektuko Gizarte Segurantza, 1.500,00 euro.

Finantzaketa:

8700000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 11.300,00 euro.

Orkoienen, 2020ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2009621