196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Muruzabalgo Udalak, 2020ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zituen aldaketa hauek aurrekontuan: 1/2020 (kreditu-gehigarria) eta 2/2020 (aparteko kreditua).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkate udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2009496