196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”.

Proiektu hau aurkeztu da, behin-behinekoz onets dezaten: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”.

Luiziak gertatu izan dira NA-5310 errepideko 5+000 k.p.aren ezkerraldean (Uxueko norabidean) dagoen mazela zatian, trazadura berria eraikitzeko lanak hasi zirenetik. Orain arte egindako jarduketak honako hauek dira: drainatze bat goialdean eta lubeta bat behealdean, mazelaren oinarrian.

Agiri honetan zehaztutako lanen xedea mazela egonkortzea da. Aipatutako lanak honako bi funtsezko jarduketa hauetan bana daitezke:

–Mazelaren egonkortze aktiborako lanak: ainguratutako bi horma eraikitzea, mazelari egokitutako segurtasun-faktore bat gehitze aldera. Ainguratutako hormak 51 eta 53 metro luze dira, hurrenez hurren.

–Mazelaren drainatze aktiborako lanak: azaleko jariatze-urak husteko sistema bat egitea. Sistemaren ardatz nagusia lan hauek egitea da: babes-areka bat goiko pitzaduraren gainetik eta bi areka ainguratutako hormekin batera doazen zabalguneetako ura biltzeko. Ur guztia eremu horretan dagoen zorrotenera bideratzen da. Elementuen eredu sekzioak jarraian zehazten dira.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egitea eta haiek desjabetzeko espedientea berehala hastea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Proiektu hau behin-behinekoz onestea: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean jaso da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Aipatutako proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, denbora horretan. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta Uxueko udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Uxueko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 13an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ordez (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 24ko 16/2020 Foru Dekretua).

ERANSKINA

“Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen”

Uxueko udal-mugartean ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZENBAKIA

JABEA

DESJ. AZALERA

(m²)

POLIGONOA

LURZATIA

LABOREA

UJ-03

UXUEKO UDALAREN HERRI-LURRAK

1.540

1

1152A

Larreak

UJ-04

TORNOS IRIGARAY, ROSARIO

2.395

1

1010A

Larreak

UJ-05

SOL

270

1

1054A

Larreak

Sarbideak ukitutako lurzatiak

FINKA ZENBAKIA

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

(m²)

POLIGONOA

LURZATIA

LABOREA

UJ-01

UXUEKO UDALAREN HERRI-LURRAK

3

1

938A

Larreak

39

1

938B

Larreak

79

1

938C

Bidea

UJ-02

ANDIA AYESA, MIRIAM

296

1

1151A

Larreak

AYESA IRIGARAY, ANGELES

AYESA IRIGARAY, FLORENCIA

RODRIGUEZ ANDIA, IRATXE

TORNOS IRIGARAY, ROSARIO

AYESA IRIGARAY, JOSEFINA

RODRIGUEZ ANDIA, UXUA

UJ-03

UXUEKO UDALAREN HERRI-LURRAK

643

1

1152A

Larreak

UJ-04

TORNOS IRIGARAY, ROSARIO

472

1

1010A

Larreak

UJ-06

UXUEKO UDALAREN HERRI-LURRAK

63

2

200D

Larreak

UJ-07

BERRADE ZARATIEGUI, ANGEL MIGUEL

268

2

206A

Larreak

GARCIA MARQUINA, MARIA LUISA

UJ-08

UXUEKO UDALA

801

2

717A

Elkorra

Hondakindegiak ukitutako lurzatiak

FINKA ZENBAKIA

JABEA

ALDI BATERAKO
OKUPAZIOA
(m²)

POLIGONOA

LURZATIA

LABOREA

UJ-08

UXUEKO UDALA

5511

2

717A

Elkorra

Iragarkiaren kodea: F2009232