196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 117. lurzatian. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2020ko ekainaren 5ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Plan Orokorreko 117. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Espoz y Mina kaleari dagokiona. Sustatzailea Lourdes Zapata Barrado da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Milagron, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

XEHETASUN-AZTERKETAREN XEDEA

Xehetasun-azterketa hau forma-baldintza orokorren barruan kokatzen da, udal planeko arauek arautzen dituzten mugei eutsiz, eraikigarritasunari, bolumenari, okupazioari eta altuerari dagokienez, baina lerrokadura ofiziala libre utzi nahian, Espoz y Mina kaleko 19an dagoen lurzatiaren aurrealdeko fatxadatik atzera egin ahal izateko. Lurzatiaren itxitura mantenduko da lerrokadura ofizialean.

Iragarkiaren kodea: L2008801