196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Baso-aprobetxamenduaren hirugarren enkante publikoa, tasazioaren hasierako prezioa %20 jaitsita

Lesakako Udalak, behar bezala baimenduta, iragarri du gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa, honako baso-lote honen aprobetxamendua adjudikatzeko:

–Lotea, Mairubaratze alderdian (bakantzea).

LOTEA

Alderdia

Mairubaratze

Espezieak

P. menziesii

P. sitchensisi

L. kaemferi

Zuhaitz kopurua

2.726

Unadak

30be, 31bde, 32b, 33bcdf, 34acef, 35cef

Tratamendua

Bakantzea

Enbor txikia (m³)

658,21

Zura (m³)

1.974,63

Guztira:

2.632,84

Balorazioa

48.444,19 euro

Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian jasotako erantzukizunpeko adierazpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratzen denetik hasita.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Lesakan, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2009032