196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, 1/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, Udalak hartu zuena 2020ko ekainaren 25eko osoko bilkuran. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aparteko kreditua:

GASTUAK

1.3360.68200

Legardako arkua zaharberritzea eta plazako jarduketak

113.350,00

DIRU-SARRERAK

1.87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

90.000,00

1.87010

Finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina

2.650,00

BEHEITITUTAKO GASTUA

1.3380.2262002

Zibikoak, Erregeak, Ibarraren eguna

20.700,00

Legardan, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2009517