196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Hiri-Jarduketarako Plan Berezia 4. poligonoko
147. lurzatian-”Domingoenea Txiki”. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.– Aritz Salaberria Mutuberriak sustatutako eta Antonio Alegria Ezquerra eta Jose Joaquin Equiza Itoitz arkitektoek idatzitako Goizuetako “Domingoenea Txikia” 4. poligonoko 147. lurzatiko Hiri-Jarduketarako Plan Bereziari behin betiko onespena ematea.

2.–Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabaki hau helaraztea, onetsitako agiriarekin eta egindako txosten teknikoekin batera, lurralde antolakuntza eta hirigintzan eskumena duen Nafarroako Gobernuko Departamentuari, hamar eguneko epean gehienez, onespen honetatik zenbatzen hasita.

4.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzen da.

Goizuetan, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2009200