196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 28an, 7/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 7/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Gastua: “Udal Eskolen kontserbazioa”.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 25.984,43 euro.

Finantzaketa:

7. kapitulua.–Kapital transferentzia: 25.984,43 euro.

Funesen, 2020ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009622