196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Xehetasun-azterketa, Lavadero eta Fueros de Navarra kaleen eta Duques de Miranda plazaren arteko etxe-sailean. Behin betiko onespena

Cortesko Udalak, 2020ko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Lavadero eta Fueros de Navarra kaleen eta Duques de Miranda plazaren arteko etxe-sailean. Xedea da barneko lerrokadurak birdefinitzea Lavadero eta Fueros de Navarra kaleen eta Duques de Miranda plazaren arteko etxe-saileko lurzatietan.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 b) eta 337. artikuluei jarraituz.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Cortesen, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008953