196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

4, 5, 6 eta 7/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2020ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 4., 5., 6. eta 7. aldaketak Corellako Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Corellan, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2009385