196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Plan ekonomiko finantzarioa onestea, ez baita gastuaren araua bete

Corellako Udalak, 2020ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen plan ekonomiko finantzarioa onestea, 2019ko aurrekontua likidatu denean ez baita gastuaren arauari buruzko helburua bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2009384