196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2020ko 10. eta 12. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 10. eta 12. aldaketak egitea Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik batere jaso.

Horrenbestez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

10/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

Kreditu transferentzia honako partida honetara:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-1533060900

Hiri altzariak eta bide-seinaleak

19.000,00 euro

GUZTIRA

19.000,00 euro

Honako partida hauetan kreditua beheratuta finantzatua:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-1710021000

Parkeak eta lorategiak

-10.000,00 euro

1-3331122750

Kultur Etxearen kudeaketa

-7.000,00 euro

1-3331122100

Kultur Etxeko argindarra

-2.000,00 euro

GUZTIRA

-19.000,00 euro

12/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

Kreditu transferentzia honako partida honetara:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-2314162200

Andak eramateko igogailua, zahar etxea

22.000,00 euro

GUZTIRA

22.000,00 euro

Honako partida honetan kreditua beheitituta finantzatua:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-3380322620

Iraileko jaiak eta gazteriaren jaiak

-22.000,00 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Caparroson, 2020ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2009498