196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 4/2020 aurrekontu-aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldaketa hori Idazkaritzan jarriko da hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bizilagunek edo bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Burlatan, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2009656