196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

02/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2020ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Beteluko Udalaren aurrekontua aldatzeko 02/2020 espedientea.

Aldaketa hau egin da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Betelun, 2020ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2009589