196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea 1/2020 aurrekontu-aldaketa 2020ko ekitaldiko aurrekontuan. Aldaketaren ondorioz, kreditu-gehigarria finantzatuko da diru-sarrera handiagoen kargura (11.700,00 euro), gastuen kapituluko aurrekontuaren guztirakoaren gainean, zehazki, 1 1722 2279901 Agenda 21 ezartzeko jarduketak gastu partidaren gainean (11.800,00 euro). Diru-sarrerako partida da 7670000 Agenda 21en berrikuntza (5.000,00 euro) eta diruzaintzako gerakina (6.700,00 euro).

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.

Agoitzen, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2009546